top of page

KOKAPEN FISIKOA
Larraul Gipuzkoako erdialdean eta Tolasaldeko eskualdean dagoen udalerria da. Aiztondo bailararen parte da Zizurkil, Asteasu, Alkiza eta Adunarekin batera.
Larrauletik bi erreka igarotzen dira. Agota mendia, Almitxurri tontorra, Ernio mendigunea, Mugallegi tontorra eta Murgil tontorra Larraulen parte dira inguruko beste hainbat udalerrirekin batera.
​

AZTERKETA EKONOMIKOA
Bertako biztanleen iharduera nagusia nekazaritza eta abeltzantza da. XVI. mendeaz geroztik hainbat errota izan ditu eta baita Usarrobi errekaren indar hidraulikoaz baliatzen zen burdinola ere. Inolako industriarik ez badu ere, hainbat herritarrek Oria haranean egiten dute lan. Azalerarik gehientsuena larre eta soroetarako erabiltzen da, beraz, nagusitzen den paisaia landazabala da. Konifero eta hostozabalen baso ustiapena lurzati txikietara mugatua dago. Usarrobi erreka hondoan, hariztia da nagusi behealdean, eta pagadia, berriz, goi aldean. Bertara iristeko zailtasun gehien duen aldea bada ere natura aldetik interes gehien duena ere bada.

​

NOLA IRITSI:

​

N-1 errepidetik Villabona arte, bertan Asteasura doan eskualde-errepidea hartuta. Bilbao-Behobia A-8 autobidea hartuta, Lasarteko irteeran aterata.
Asteasutik ateratzen den errepidetik iristen da bertara

 

DISTANTZIAK
DONOSTIA, 26km
BILBO, 112km
GASTEIZ, 93km

 

GARRAIO PUBLIKOA

LURRALDEBUS
Larrulgo herrira iristeko TO08 linea dago. Autobus zerbitzua erabili aurretik 900 234 555 telefono zenbakira deitu behar da, autobusa Larraulgo herriraino igotzeko.

 

TRENEZ (Renfe) Villabonako geltokiraino eta gero autobusa.

bottom of page