top of page

Erreserba

Erreserba egiteko modua:

​

Ondorengo estekan aurkituko duzuen formularioa bete.

Jakinaraziko dizuegu emailez erreserba egiteko aukera dagoen data horietan eta kontratua bidaliko zaizue.

Kontratuan adierazitako fiantza ezarri beharko duzue erreserba finkoa izan dadin.

Fiantza ezarrerarekin, kontratua onartutzat ematen duzue, beraz, ez da kontratu hau sinaturik bueltatu behar.

Egonaldia baino egun batzuk lehenago eskatu dezakezue gelaren bat gehiago irekitzea behar duzuen.

Erreserba data baino hilabeteko lehenago, bertara ezin joateko abisua jaso ezean, fidantza ezingo da berreskuratu.

Egonaldia bukatu ondoren, faktura bidaliko zaizue eta ordainketa egiterako garaian, aurretik ezarritako fiantza deskontatu beharko da.

Matxuraren bat gertatu bada, emailez jakinarazi beharko diguzue.

​

Logelak:

​

1. SOLAIRUA:

(1.)    12 PERTSONENTZAKO GELA

(2.)    20 PERTSONENTZAKO GELA

(3.)    28 PERTSONENTZAKO GELA

(4.1)    4 PERTSONENTZAKO GELA 

(4.2)    2 PERTSONENTZAKO GELA

(4.3)    2 PERTSONENTZAKO GELA

​

0. SOLAIRUAN

(5.)      2 PERTSONENTZAKO GELA

​

​

​

​

​

​

​

Baldintza orokorrak:

  1. Instalakuntza erabili ahal izateko behar beharrezkoa da baldintza guztiak betetzea.

  2. Kontratua jasotzean, fidantza ezarri beharko da  (Kutxabank ES51 2095  5004 47 1060928339), hori egin arte, erreserba ez da baieztatuko eta azken kontuak egitean deskontatua* izango da. Erreserba data baino hilabeteko lehenago, bertara joateko abisua jaso ezean, fidantza ezingo da berreskuratu.                *Partikularrek fidantza eta egonaldiaren zenbatekoa, instalakuntza erabili aurretik ordaindu beharko dute.

  3. Aterpea osorik hartu ahal izateko, gutxienez 20 pertsonako gela edo 28 pertsonakoa erreserbatu beharko da.

  4. Instalazioetan edota herrian sortutako gertaerak dakartzaten lege-ardurak, sortzaile edo sortzaileen gain geratzen dira, edota taldearen gain bere arduradunaren bidez.

  5. Kontratu honen onarpenak, instalazioan gerta daitezkeen kalteak ordaintzera behartzen du.

  6. Fidantzaren ezarpenarekin, eskatzaileak, beregain hartzen ditu eskatutako instalazioaren baldintza orokorrak eta arauak.

  7. Covid-19aren inguruko segurtarun eta higiene neurriak bermatzea taldearen erantzunkizuna izango da.

LARRAUL LOGELA 2.JPG
bottom of page