top of page

Arauak

  1. Ondoren dagoen kontratua ongi errebisatu, daturen bat gaizki balego aldaketa egiteko eskatu.

  2. Egonaldiaren aurretik, kopuruetan aldaketarik gertatuko balitz, abisatu denboraz. Horrela egingo ez balitz, aurrez emandako kopurua fakturatuko da.

  3. Etxera sartzeko giltzak, sarrerako postontzian aurkituko diuzue, postontzia irekitzeko kodea, email bidez emango zaizue, egonaldia hasi baino egun batzuk lehenago

  4. Etxeko arau nagusiak:

    • Etxean zehar, arauak azaltzen dituzten kartelak daude, mesedez errespetatu guztiak. Zaindu ezazue etxea eta bertan dagoena. Aurkitu duzuen moduan utzi,  garbiketa eginda eta zerbait mugitzen baduzue, zegoen tokian utzi.

    • Etxean erretzea debekatua dago, kontutan izan etxea egurrezkoa dela.

    • Lehenengo eta bigarren pisuan ezin da saltoka ibili. Zorua egurrezkoa da eta zenbait lekutan arriskutsua izan daiteke.

    • Herritarrekiko elkarbizitza arauak, errespetatu guztiak!

    • Gaueko 22:00etatik aurrera, herritarrek isiltasuna eskatzen dute, errespetatu!

    • Etxean musika altu jarriz gero, leihoak eta ateak itxi herritarrak ez molestatzeko.

    • Kalean mikrofonoa ala bozgorailuak erabiltzeko, aldez aurretik udaletxean (San Esteban Plaza, z/g • 20159 Larraul • Telf. 943.69.30.42 • Fax: 943.69.36.23 • E-maila: larraul@udal.gipuzkoa.net) baimena eskatu beharko da. Hau egin ezean, ezingo dira erabili.

  5. Aterpetxea herriko errepide nagusiaren ertzean dago. Kontuz gurutzatzean eta ez ibili bertan jolasean.

  6. Errespetatu herria, inguruko etxeak, lorategiak, baserriak eta zelaiak.

  7. Zaborren bilketa. Larraulgo herrian, papera, plastikoa, beira, olioa, pilak, konposta eta errefuxa bereizten dira, hau da, gaikako bilketa egiten da.

  • Konposta, konpostaren edukiontzia etxearen atzekaldean aurkituko duzue

  • Haragi soberak, hauek edukiontzi batean gordeko dira eta Larrañaga baserrian entregatuko dira.

Errefuxaren edukiontzia giltzarekin irekitzen da, giltza hauek etxeko giltzekin batera aurkituko dituzue.

  • Errefuxa, herriko plazan aurkituko duzue eta 10. zenbakia duen edukiontzia da.

 

Zaborren bilketa gaizki eginez gero, udaletxeak jarritako isuna taldeari igorriko zaio, eta bere gain hartuko ditu erantzukizun guztiak.

​

   8. Egonaldiaren edozein gauza adierazi nahiko bazenigute, jarri zaitezte gurekin harremanetan.

bottom of page