top of page

A  S

T   I

A  L

D   I

A  -

Astialdiari buruz hitz egiten dugunean, aisialdi hezitzaileari buruz hitz egiten ari garela ohartu behar gara, hain zuzen ere, balio erantsia duen aisialdi buruz ari gara.

 

Astialdi taldeak, udalekuak, ludotekak... elkarrekin bizitzeko eta balioak transmititzeko lekuak dira. Naturan, herri txikietan edo hirietan murgildutako esperientziak dira.

 

Hezkide Eskolak, astialdiko ekintzei, balio erantsia eman nahi dio. Haur eta gazteak ondo pasatzeaz gain, elkarlana, euskal kultura, hezkidetza, aniztasuna, bizikidetza eta bakea sustatu eta landu nahi dugu, era berean prozesu parte-hartzaileak bideratu eta garapen komunitarioa bultzatzen dugu. 

 

Gure helburua jolasa eta esperientziaren bidez heztea da. Gure auzoa, herria, hiria...eraldatu nahi dugu, haur eta gazteak prozesu horren protagonistak izanik.

 

Gure bidelagun izan nahi duzu? Astialdiko metodologia ezagutu nahi duzu?Astialdi talderen batean parte hartu nahi duzu? 

Begirale edo zuzendari izateko gogoak dituzu? 

 

 

 

ASTIALDIA, HEZTEKO BESTE AUKERA BAT

2015 urteko BITXIKERI BATZUK

 

38

Urte astialdiari balio erantsia emanez

510

Haur eta gazteek parte hartu dute Hezkide Eskolak kudeatutako egitasmoetan

71

2015. urtean 71 ikasleek izena eman zuten Haur eta Gazteen Astialdirako Begirale edo Zuzendari ikastaroetan

58

2015eko udaran 58 hezitzaileek parte hartu zuten udako egitasmoetan
bottom of page